Guretzeko cromlechak

 
Gurutzeko biribilgunetik hegoekialdera abiatuta, segituan ezkerretara joko dugu hormigoizko pista batetik, parkin txiki bat zeharkatuz. Errekara jaitsi eta Altziko kaskora iritsi baino lehen (900 metro), eskuinaldean, basoaren hasieran sartu eta hogei bat metrora Algorrietako cromlecha ikusiko dugu.
Gero, pistatik metro batzuetara Altziko bidegurutzean, eskuinetara hartuko dugu, malda jaitsi, eta bideari jarraituko diogu ezkerretara, maldan gora, Azerigorri baserri aldera. Kaskoan, ordea, eskuinaldean borda berritu bat ikusiko dugu. Borda pasata, pista utziko dugu eta eskuinetara bidezidor bati jarraituko diogu mendian gora, bidegurutzeetan eskuinetara eginez. Pikoketako errepidea ikustean, oraindik bidezidorrean, ezkerraldean ganadua ez pasatzeko dagoen egurrezko itxituratik abiatuta Guardiako Lepoko cromlecha dago. Errepidetik jarraituz, berriz, Egiarreko cromlech multzoa.
Bueltatzeko bide berbera egin daiteke, edo borda berritua pasatutakoan ezkerretara jo eta basoan barrena jarraituta, Gurutze Berri hotelaren goikoaldetik iritsiko ginateke.

 

Algorrietako cromlecha, Burdin Aroa. Harrespil hau tumularra da, eta lekukoak oso lurperatuak badaude ere, nahiko egoera onean dago. Horrez gain, Euskal Herrian itsas mailatik gertuen aurkitu dena da, 180 bat metrora; izan ere, gehienak 200 metrotik gora daude. Joxe Leon Kazabonek aurkitu zuen 2010eko urrian.

Crómlech de Algorrieta, Edad de Hierro. Crómlech tumular, y aunque sus testigos están bastante enterrados, se encuentra en buen estado. Además, es el crómlech que más cerca se ha encontrado del nivel del mar, a unos 180 m, pues la mayoría se encuentran a más de 200 metros. Fue hallado por Joxe Leon Kazabon en octubre del 2010.

Cromlech d´Algorrieta, Âge de Fer. Cromlech de type tumulus, il est en bon état de conservation, malgré ses pierres bien enterrées. C´est le cromlech qui est le moins haut par rapport au niveau de la mer, car il se trouve environ 180 m. et la mayorité est au delà des 200 mètres. Il fût trouvé par Joxe Leon Kazabon en octobre 2010.

Egiarreko cromlechak, Burdin Aroa. Zazpi harrespil dira eta 323 metrora daude, Egiar muinotik ekialderantz. Diametroak 2 eta 7,5 metro bitartekoak dira. Gehienak egoera onean daude eta batzuk nahiko ikusgarriak dira. Lekuko batek 1,75 m ditu. Pedro Soraluzek aurkitu zituen 1909ko martxoaren 21ean.

Crómlech de Egiar, Edad de Hierro. Es un conjunto de siete crómlech situado a 323 m, al este de la cima del Egiar. Sus diámetros tienen de 2 a 7.5 metros. La mayoría de ellos se encuentran en buen estado y algunos son magníficos. Uno de los testigos mide 1,75 metros. Los descubrió Pedro Soraluce el 21 de marzo de 1909.  

Cromlech d´Egiar, Âge de Fer. C´est un ensemble de sept cromlechs, se trouvant à 323 m.,  à l´est du sommet de l´Egiar. Ses diamètres sont de 2 a 7,5 mètres. La mayorité est en bon état de conservation et quelques uns sont magnifiques. Une des pierres a 1,75 mètres d´hauteur. Ils furent decouverts par Pedro Soraluce le 21 mars 1909.

 

Guardiako Lepoko cromlecha, Burdin Aroa. 320 metrora dago Airekogaña mendiaren mendebaldean, baina nahiko egoera txarrean, lekuko gutxi baititu agerian. Iñigo Txintxurretak aurkitu zuen 2010eko azaroaren 12an. Aiako Harriko bidean, Gurutzetik 4,7 kilometrora, Urkuluko cromlechak ikus daitezke Urkulu mendian, baina hauek ere nahiko kaltetuak daude.

Crómlech de Guardiako Lepoa, Edad de Hierro. Se sitúa a 320 metros, al oeste del monte Airekogaña, pero está bastante dañado, pues se aprecian pocos testigos. Fue hallado por Iñigo Txintxurreta el 12 de noviembre del 2010. En la carretera de Aiako Harria, a 4,7 kilómetros de Gurutze, se pueden ver los crómlech de Urkulu, pero éstos también se encuentran bastante dañados.

Cromlech de Guardiako Lepoa, Âge de Fer. Il est à 320 mètres, à l´ouest du mont Airekogaña, mais il est gravement endommagé, car il ne restent que quelques pierres. Il fût trouvé par Iñigo Txintxurreta le 12 novembre 2010. Dans la route des Trois Couronnes, environs 4,7 kilomètres de Gurutze, on peut visiter les cromlechs d´Urkulu, qui sont, ceux-ci aussi, très endommagés.