Azken Berriak‎ > ‎

2018ko urtarrila

publicado a la‎(s)‎ 24 ene. 2018 9:36 por Beloaga Bizirik

Hementxe gaude obraren azken fasea egiteko Eusko Jaurlaritzatik iritsi behar duen diru laguntzaren zain. Bitartean gaztelu ingurua garbitzeko asmoa genuen, baina eguraldiak ez du askorik laguntzen. Joan den astean, berriz, urtarrilaren 18an, bandera berria jarri genuen, zortzigarrena, aurrekoa txiki arraio egina geratu baitzen. Hortxe dituzue ere Beloagari buruzko bideoa promozionatzeko egin genituen saioetako argazkiak eta artikulua, bai Hernanin, bai Durangon baita Oiartzunen ere. Baten batek bideoa eskuratu nahi badu, Urrats liburu dendan dauka salgai. Hurren arte.



 
 
 
 

Comments