Azken Berriak‎ > ‎

2017ko udako laburpena

publicado a la‎(s)‎ 1 oct. 2017 9:11 por Beloaga Bizirik   [ actualizado el 18 oct. 2017 8:05 ]

Lanean jo eta ke aritu garen bitartean, berriz ere alde batera utzi ditugu Beloagaren inguruko berriak konturatu gabe. Tarte horretan, Oiartzungo jaien bezperan Udaletxean egiten den kultur ekitaldian, omenaldia jaso genuen, beste herritar batzuen artean, herriko ondarea berreskuratzeko egiten ari garen lanagatik.


Beloaga gazteluan, berriz, franko aldatu dira helburuak azken albistetik, esate baterako indusketa ez da obra bukatu arte egingo. Kontsolidazioa ere poliki joan da, baina lan horiek bukatu dira, erremate batzuk bukaerako utzi badira ere.


Beraz, garaiz iritsiko gara hil honetan Jaurlaritzak ematen duen diru laguntza eskatzeko, eta horrela datorren urtean azken fasearekin hasiko ginateke, hau da, eskailera, plataforma eta abar, irisgarritasuna errazten duen faserekin, alegia.


Zoritxarrez ez dago denborarik proiektua aldatzeko, diru laguntza eskatzeko epea gainean baitago, eta gaztelura harresitik sartzen jarraituko dugu, argazkiko eskaileretatik (A), etsaiak sartzen ziren moduan, eta ez gazteluko atetik, guk nahi genuen moduan (B). Aldaketa hori hurrengo baterako utzi beharko da.








               




Comments