Azken Berriak‎ > ‎

2017ko otsailaren 11

publicado a la‎(s)‎ 19 feb. 2017 10:18 por Beloaga Bizirik   [ actualizado el 12 mar. 2017 7:32 ]
Urdaburu mendi taldeko hemeretzi lagunen bisita izan genuen joan den larunbatean, eta hor aritu ginen azalpenak ematen. Tartean Josemari Etxaburu zegoen, Ondarruko Kamiñazpi goitizeneko euskalzalearen semea. Hain zuzen ere, bere aita ibili zen Aritxulegiko tunela eta beste hainbat obra egiten inguru honetan, gerra garaian preso egon zen urteetan, Arkaleko bunkerrak egin zituzten garai berberetan.
Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiogu udaletxeari, kontsolidazio guzia finantziatzeagatik. Udaberrian kontsolidazioa bukatu eta udan azken indusketa egiteko asmoa dago, ea gauza interesgarriak aurkitzen ditugun.

 
 
 
 
Comments