Espeleo taldea

2015 urtearen hasieran Amarozko mendi elkarteak espeleologia atala sortu du. Informazio kudeaketan nahasketarik ez izateko atal honek bere informazioa honako weborrian eguneratuko du: https://akerbeltzespeleo.com/
Atal berri honen hasierako asmoak honakoak dira:
  • Zailtasun eta maila ezberdinetako sima eta kobazuloetara irteerak antolatzea
  • Espeleologian eta progresio bertikalerako hastapeneko formakuntza eskaintzea
  • Hitzaldiak eta proiekzioak eskaintzea
  • Tolosaldeako kobazuloen berrazterketa eta katalogazioa.
  • Tolosaldea inguruan prospekzioak egitea
  • Autosokorro eta erreskate formakuntza eskaintzea

Comments