Aste hauetan armiarma sarea edo eta kateketan bezalako jolasekin gorputzak berotu ondoren, baloiarekin jolasean ibili gara; baloi eseria eta briletta izan dira gure saioetako ardatzak. Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN Eta beste argazki batzuk, HEMEN Aste honetan Euskaraldiaren barruan gaudela aprobetxatuz, gure gorputzak erabili ditugu EUSKARALDIA hitza idazteko. "Acrosport" teknika bidez, EUSKARALDIA hitzak dituen izkiak irudikatzen ahalengindu gara. Ea zuek irakurtzeko gai zareten! Argazkiak haundiagoan HEMEN Aste honetan, lateralitatea landu ondoren, colpbolerako prestatzen hasi gara. Baloia kolpatuz era ezberdinetako jolasak egin ditugu. Argazkiak HEMEN Oporretatik bueltan, Colpbolean aritu gara. Asko gustatu zaie kirol hau, eta oso pozik ikusi ditut. Iksi argaki gehiago HEMEN Erreleboetan aritzea, eta kilometro bat korrika egitea zer den ere probatu dute gazteek. Aste honetan Artzikirola zer den ezagutu dute ikasleek, eta partida bat jokatzeko aukera izan dute. Ikusi argazkiak HEMEN Aste honetan ere artzikirolarekin jarraitu dugu, baloi paseetan koordinazioa landu ondoren. Ikusi argazkiak HEMEN Azkenengo bi asteetan, lehengo ostiralean Tolosan egin ziren Kirol Topaketetarako prestatzen aritu gara. Herri kiroletako jolasak egin ditugu batez ere, eta ikasleak oso gustura parte hartu dute. Iksusi argazkiak HEMEN Aste honetan, ikasleak talde txikitan koreografiak asmatzen hasi dira, beraiek adostutako musikarekin. Jator, giro onean, eta umoretsu ikusi ditut. Zorionak horrela lan egiteagatik! Ikusi argazkiak HEMEN Joan den astean, LH4, 5, eta 6. mailakoek beren koreografien emanaldia eskaini ziguten eskolan. Gustura eta ongi egindako lana izan da, eta ilusioaz aurkeztu dute beren ikaskideen aurrean. Ikusi bideoak HEMEN Ikasturte amaiera gainean dugun honetan, eta ikasleak musikarekin hain gustura ibili direla ikusirik, berriro ere koreografiaren bat egitea izango da gure helburua, baina oraingoan sokasaltoarekin batera egingo dugu. Horregatik, saltoka aritzeko modu ezberdinak lantzen hasi gara, ondoren ikasituakoa musikarekin uztartu ahal izateko. Ikusi lehen saioko argazkiak HEMEN Sokasaltoak ongi pasatzeko aukera bikainak eskaintzen ditu. Ikusi gaurko saioan zeinen ondo ibili garen! Argzkiak HEMEN |