MATEMATIKA

  • Ikasturtea hasi dugu eta jolas matematiko berriekin oso gustura gabiltza.

  • Argazki gehiago ikusi ahal izateko HEMEN klikatu.

  • Gure ikasleak esploratzaile bihurtuko dira oraingo honetan eta matematika arloan, esploratzaile bakoitzak lurralde bat aukeratuko du.


  • Behin lurraldea aukeratu ondoren, lurralde horretan zein leku esploratu nahi ditugun hautatuko ditugu eta puntu horien arteko ibilbidea egingo dugu.
  • Honela bidai zoragarri bat prestatzen joango direlarik, leku ezberdin eta erakargarriak azalduz.


  • Bidaia prestatzen goazen heinean, distantziak, eragiketak, diru mota ezberdinak eta hauekin eginiko batuketa eta kenketak, orduak eta hauen arteko eragiketak, grafikoak, buruketak ... lantzen joango gara. Matematikarekin erlazionaturik dauden eduki ezberdinak landuz.
  • Honela gure bidai agentzia sortzen joango garelarik.

  • Orain ea gure esploratzaileek aukeratzen dituzten lurraldeen zain egon beharko dugu.
  • Mundua oso handia da eta bitxikeriaz beteriko bidai zoragarriak prestatu ditzakete.


        Bidaia oso ezberdinak proposatu dizkugute  azkenan                ikasleek. Batzuk  kilometro ugari egin dituzte eta ibulgailu         ezberdinak erabili. Beste batzuk kotxez joan dira eurek            nahi zuten leku hoerretara.

        Gure matematikako saioak, besteak beste, bakoitzak bere         bidaia antolatu eta hori bidaia agentzia bateko folleto                baten antzera jartzera bideratu dira. 





        Hala, bakoitzak bere bidaia goitik behera azaldu                        ondoren, egindako kilometro kopurua, bidaiatzen                        pasatako denbora, eta orotara gastutako dirua azaldu                beharra izan du; idatziz lehendabizi, eta taulan ondoren. 






        Behin bildutako datuen totalak atera ondoren, bidaiatzen         erabili dituzten garrraio mota ezberdinak, eta hauekin            egindako kilometro kopurua grafikoki adierazi dituzte.            Paperean lehendabizi, eta ordenagailuan ondoren.







        Irudi gehiago ikusteko klikatu HEMEN

        Honekin batera, eta baratzan ere ari garenez, bertako                landareen argazkia jarri nien ikasleei, eta landare                    barietate bakoitzaren  portzentaiak ateratzeko                        aprobetxartu genuen. 




        Ikusi argazkiak HEMEN


        Gabonak ere gainean ditugu, eta aitzakia horrekin, gaur            paretean zintzilikatzeko pinu bat egiten ahalegindu gara.         Bost makila ekarri dizkiet 1,45 metrokoak, eta hauek                moztuta 10 makila lortu behar zizuzten ilaran neurri                berdinean txikitzen joango zirenak. 





        Buruari eragiñez, eta pixka bat kosta bazaigu ere,                    azkenean lortu dugu, makila bakoitza  zein neurritan                moztu behar genuen kalkulatzea. Zatikiak erabili ditugu            horretarako. 

    



       Ikusi  HEMEN  ze  gustura aritu diren!


        


        Eta pinuari gainean jartzeko izarra ere egin dugu, bi hiruki         elkartuz. 





 Argazki gehiago HEMEN

            Eta hauxe, azkenean gure gabonetako pinua.

                  ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENOI!



        

        Gobonen bueltan, eta bidaiaren gaia aitzakia hartuta,                itsasontzi bana eraikitzen ahaleginduko gara taldeka.                Egitura geometriko ezberdinak aztertu ondoren, eskuadra,         kartaboia eta graduatzailea hartuta, martxan jarri ditugu         gure esku eta buruak, eta planoetatik abiatuz, ehuneko 20         haundiagoa den itsasontzia eraikitzea izango da gure                helburua. Seguru lortuko dugula!

        

        Ikusi argazki gehiago HEMEN

Matematika kontzeptuak barneratzeko regletak erabili ditugu, eta asko lagundu digute! Ikusi argazkiak HEMEN


Perimetroa eta azalera lantzeko tamgramaz baliatu gara, eta praktikaldia egitera etorri den Liernik, oso ondo azaldu digu gainera!Ikusi argazkiak HEMEN


 

Bizimodu osasuntsuan dieta orekatu osasuntsua egiteak duen garrantziaz jabetu onbdoren, binaka  egun bateko bost otordu diseinatu eta hauetan hartutako kaloriak, proteinak, karbohidratoak, gantzak eta zuntzak kalkulatzeari ekin ditote ikaleek. Ondoren ikusiko dugu, ea diseinatutako otorduak dieta orekatu baten barne dauden edo ez. Ikusi nola ari diren lanean HEMEN








Comments