1. HIRUHILEKOA

2018/2019 Ikasturteko 1. hiruhileko proiektuan landu dugun textu mota BIOGRAFIA izan da. Gure azken xedea, BIOGRAFIA LIBURU BAT osatzea da. 
Lehenik eta behin, biografia desberdinak aurkitzen saiatu ginen. Horretarako, euskarri digitaletara nahiz paperezkoetara jo genuen. Hauek aztertuz, biografia baten egitura, formatoa, edukia, helburua ... zeintzuk ziren ohartu ginen.


  • 1. Hiruhilekoko gaia ESPLORATZAILEAK izanik, munduko gizonezko nahiz emakumezko esploratzaile desberdinei buruzko informazioa lantzen aritu ginen urrian zehar. Behin beharrezko informazioa, aurkitu, ulertu eta aukeratutakoan, biografiak idazteari ekin genion.

  • Olaberrian urtero argitaratzen den ALDIZKARIRAKO BI BIOGRAFIA idatzi ditugu. Horretarako, herriko bi pertsona aukeratu, informazioa biltzeko galderak prestatu, elkarrizketak egiteko egunak eta orduak adostu, elkarrizketak egin,  eta azkenik lorturiko informazioarekin biografiak idatzi ditugu.


  • Ane Etxezarreta eta Anjel Estensorori egin genizkien elkarrizketak. Argazki gehiago ikusi nahi badituzu sakatu.
  • HEMEN
  • HEMEN

  • EUSKARALDIAn zehar, Euskal Pertsonaia desberdinen inguruko lanketa egiten aritu ginen. Ikasle bakoitzak Euskararen eguneko horma- irudian jartzeko EUSKAL PERTSONAIA BATEN BIOGRAFIA idatzi zuen.


  • JOXE MIEL BARANDIARAN ETA EUSKAL MITOLOGIA. Gabon giroan sartzen joan ahala, hain gertukoa dugun arkeologo eta antropologoaren biografiari heldu diogu. Ataungo gizon ospetsu honen biografia landu dugu, eta berari esker hain ezagunak egin diren zenbait pertsonai mitologikoren informazioa aurkituz gozatu dugu.



  • AZKEN XEDEA: Gabonetatik bueltan, gure azken xedea borobiltzeari ekingo diogu. Eginiko biografia guztiak bildu eta liburu baten forma ematea izango da gure hurrengo lana.
Comments