ZIENTZIA

Gelan ere baratzako produktuekin esperimentuak eta bestelako lanak egiten ditugu. Gure gelan baditugu kaptusa eta bestelako landare batzuk ere jarrita.

Baratzean egiten dugun lan guztia gero gelan dugun liburuxka batean idazten dugu.

Hara hemen gelan egiten ditugun lanak, ikusi!


Elikadura osasuntsuaren inguruko proiektua lantzen ari garenez, zientzietan elikagaiak oinarri dituzten esperimentu ezberdinak martxan jartzea izango da azken hilabete honetako gure helburua. 

Aste honetan, arrautzak eta oilasko hezurrak ozpinetan jarri ditugu, eta gelan ateratako hipotesi ezberdinak kuadernoan apuntatu ondoren, denborari utziko diogu lana egiten, zer gertatu den ikusteko eta ondorioak ateratzeko. Hona HEMEN argazkiak! 



Arrautzen kasuan ikusi dugu, kanpoko azal gogorra desagertu egin zaiela, eta salto arinak eginak dituen peloten antza hartu dutela, ozpinak azalaren kaltzioarekin erreakzioatzearen ondorioz! 
Hezurrekin zer gertatzen den ikusteko ostegunarte itxoingo dugu! 

Astebete itxaron dugu, eta ikusi dugu, arrautzari kanpoko azla erbat desagertu zaiola, eta mintz batek mantzentzen duela bere forma. 
Hezurren kasuan, berriz, haundienak berdintsu mantendu badira ere, txikiak bigundu egin dira, eta tolestu egin ditzazkegu. Ikusi argazkiak  HEMEN




Hurrengo esperimentua zereal eta imanekin egin genuen, eta konturatu ginen zerealek Burnia dutela ( Fe), eta ondorion, imanak erakarri egiten dituela! Ikusi argazkiak HEMEN






Comments