Eman diogu hasiera soinketako klaseei. Gogotsu hasi dira haurrak beren gorputzak mugitzen. Aste hauetan, era askotako jolasak egin ditugu. "Ipuin motorra" izan da horietariko bat. Haurrak zoo bateko animalia ezberdinen papera hartu zuten (apoak, jirafak, armiarmak, olagarroak...), eta haiek bezala ibili behar izan zuten. Oso gustura aritu ziren; janaria (pelotak) garraiatzeko garaia izan zen dibertigarriena! Edo gamelu bihurtu zirenekoa! Beste zenbait saio, baloiari lotutakoak izan ditra. Kateketan edo armiarma sarea bezalako jolasetan gorputzak berotu ondoren, brilettean aritu dira haurrak. Argazki gehiago HEMEN Baloia erbiliz beste zenbait jolas ere egin ditugu, koordinazioa eta lateralitatea lantzeko asmoz. HEMEN argazki gehiago. Aste honetan ere lateralitatea eta koordinazioa lantzen jarraitu dugu. Kasu honetan, pelota erabili dugu. Oporretatik bueltan, paraxuta dantzan jarri genuen, eta baita gure gorputzak ere! Horretaz gain, jolas ezberdin ugari egin ditugu. Eta argazki gehiago HEMEN Eta Psikomotrizitate gelan ere a zer gozatua hartu zutena! Aste honetan, bakoitzaren abilezia proban jarri dugu, jolas ezberdinen bitartez. Hasieran frontoi barruan ibili gara, baina giro ona egiten zuenez, kanpora irten gara beste jolas batzuk egitera. Ikusi argazkiak HEMEN Aste honetan eguraldi ona egiten zuenez, kanpoan ibili gara jolas ezberdinak egiten. Animalien azalean jarri dira haurrak, Azeria, oiloa, eta sugearen jolasa egin genuen hasieran, eta ondoren untxi bihurtu ziren denak, eta elkarri isatsak harrapatu nahian ibili ziren. Ikusi ze gustora aritu diren! Azeria, oiloa eta sugearen jolasaren argazkiak HEMEN Saioa bukatzeko, berriz, Bomba jolasa egin dugu. Ikusi argazkiak HEMEN Atzoko soinketa saioan errugbiari egin genin tartea. Praktikaldia egitera etorri berri den Leireren laguntzarekin, gerrikoak eta zapiak jarri ikasleei eta jolas ezberdinak egin genituen. Oso entretenituta eta gustura ibili ziren eta gu ere bai, noski! Ikusi argazkiak HEMEN Aurreko saioaren bukaeran sokarekin jolasean hasi ginen, eta ikasleengan izan zuen arrakasta ikusita, atzoko saioa sokarekin egindako jolasei dedikatu genien. Oso pozik ikusi genituen ikasleak, barre aldara handiak egin zituzten, eta gu ere oso gustura aritu ginen. Ikusi argazkiak HEMEN Aste honetako saioan jolas ezberdinak egin ditugu aulkiarekin. Hasteko, betiko aulki jolasa egin dugu, eta ondoren inor kanpoan utzi gabe, jolas kooperatiboan aritu gara. Ondoren, erronka bat jarri diet ikasleei. Ibaia zeharkatu behar izan dute ibairik ukitu gabe, eta horretarako aulkiak erabili behar izan dituzte. Oso ongi moldatu dira. Ikusi argazkiak HEMEN Aste honetan armiarma sarearekin eman diogu hasiera saioari.Ikasleak irrikitan zeuden jolas hori egiteko eta. Behin gorputzak berotu ondoren, binaka jarri eta asto eta karretila lasterketak egin ditugu. a ze algarak egin dituztena! Ondoren borobilean jarri dira binaka, eta erdiko pelotara nor lehenago iritsi aritu dira. Ederki pasatu dugu. Ikusi saio honetako argazkiak HEMEN Ia ikasturte amaierara iritsi gara, eta haurrei beren gustuko jolasak proposatzeko esan diet, eta haiek, martxan jarri ditugu. Konturatu naiz, harrapaketa jolasak dituztela gustukoenak. Ikusi ze pozik ibiltzen diren HEMEN Aste honetan ere, soinketa saioei amaiera emateko, gustuko jolasetan aritu gara. Ikusi HEMEN argazkiak. Hauexek izan dira gure soinketako azken saioko jolasak. Zirkuitoak oso gogoko izaten dituztenez, lehendabizi zirkuito bat egiten jarri nituen ilasleak. Ondoren, "Bat, bi, hiru, eguzki" jolasari ekin genion, eta azkenean, taldea eskuak emanda borobilean jarri eta uztaia pasa zuten alde batetik bestera, borobila osatu arte. Ikusi argazkiak HEMEN Ederra izan da zuekin jolas egitea. Uda ona pasa! |