GIZARTEA

Gizartean kontinenteak lantzen ari  gara. Kontinenteen barruan  ikusten dugun bakoitzean zein produktu ekoizten diren eta baita ere bestelako gauzak ere. Elkarrizketak egiten dizkiegu kontinente ezberdinetan dauden jenderi, bertako informazio ezberdina jasotzeko; dirua, hizkuntza, etxeak nolakoak diren… Ikusi!


Kontinenteak lantzen ari gara, eta Afrikarekin ari ginela Mila Lasa etorri zitzaigun, bere hango esperientzien berri ematera. Ze inyteresgarria! Ikusi argazkiak HEMEN



Lehengo ostegunean, gure gelako bi ikasleren ama etorri zen gelara  Afrikako berri ematera. Hango bizi ohituren berri eman zigun; bertako dirua ekarri zigun ikusteko,  eta ikasle bakoitzari bere izena hango hizkuntzan idatzita ere ekarri zien. Hura ilusioa haurrena!  Ikusi argazkiak HEMEN




Oraingoan, ordea, beste ama bat etorri zitzaigun bisitan Nepalen emandako oporren berri ematera. Halaber, Nepaleko hiribiruko, Katmandúko, bizimodua azaldu zigun: kutsadura, hizkuntza, dirua, etab. Oso gustora ibili ginen. Eskerrik asko! Hona HEMEN argazkiak.
 


BIGARREN PROIEKTUA

Hemen ari gara elikadura piramidea egiten. Aldizkarietatik argazkiak moztu eta piramidean eransten ari gara, bakoitza bere lekuan.

Gero esnea ere hartu dugu hamaiketako bezala.

Ikusi argazkiak HEMEN



Piramideak egiten bukatu genuen, eta ondoren ekiladura osasuntsuko platerak sortzeari ekin genion. Ikusi HEMEN argazkiak.






Comments