Irteerak

Eguraldi ona aprobetxatuz begira

Baratzan ere hasi gara ikusihemen

Aste hau, benetan gozagarria izan da haurrentzat. Bi irteera egin ditugu bata bestearen segidan, ikasturte amaierara iritsi garela ospatuz.

Astezkenean, Donostian izan ginen. Aquariuma bisitatu ondoren, alderdi ederren bazkaldu genuen, eta hondartzara joan ginen autobusa gure bila etorri zen arte. egun ederra pasa genuen. Ikusi argazkiak HEMEN




Atzo, berriz, Gabirian izan ginen. Goiherriko eskola txikietako Haur Hezkuntzako ikasle guztiak bildu ginen bertan. Giro bikaina izan genuen. Gabiria herria ezagutu, eta lagun berriak egiteko aukera izan genuen. Ederki pasa genuen han ere! Ikusi argazkiak HEMEN






Comments