Landaketak egiten hasi gara. Dagoeneko negutegian letxuak, espinakak eta ilarrak hazten ari dira, eta, kanpoan berriz, porruak, azak, tipulak, ilarrak eta baratxuriak landatu ditugu. LH 123 mailakoen argazkiak HEMEN LH 456 mailakoenak, berriz, HEMEN Honetaz gain, kanpoaldeko lur eremu bat belarrak hartuta zegoen., eta hura prestatzen aritu ziren LH 456 mailako ikasleak. Gure sorpresarako iazko patata batzuk azaldu zitzaizkigun lur azpian! Argazkiak HEMEN Aste honetan loreei eman nahi izan diegu garrantzia. Eta gabonetako oporren aurretik lore ezberdinen bulboak landatuta utzi nahi izan ditugu, udaberrian haiek kolore biziz ernetuta ikusteko asmoz. Irisak, tulipanak, nartzisoak, fresiak eta krokusak landatu ditugu. Ikusi argazkiak HEMEN Aste honetan eguzki izpiekin animatu eta baratzara joan gara. Bertako landareak zenbat eta nola hazi diren ikusi dugu, belar "txarrak" atera ditugu, eta tomate hazitegia egin dugu, Oso gustora aritu gara. Ikusi argazkiak HEMEN Giro bikain hau landaketak egiteko aprobetxatu dugu. Letxu barietate ezberdinak negutegi barruan jarri ditugu, eta kanpoan, berriz, alkatxofa landare bat eta gurekin praktikaldia egin duen Ixonek Gasteiztik ekarritako garia jarri ditugu. Ea alkatxofa eta gari aleak ikusteko aukea izaten dugun! Ikusi argazkiak HEMENGiro on honek, baratzean aritzeko gogoa ematen duenez, gure eskolako txikienekin, tomate barietate berezi baten haziak erein ditugu, eta marrubi landare berriak sartu ditugu lurrean, oso gogoko baitituzte haurrek marrubiak, eta beti horien bila joaten baitira baratzera! Krisalida bat ere topatu dugu! Ikusi zeinen gustura aritu garen HEMEN Neguan gaudela sinistea ere kosta egiten da horrelako giroarekin. Eguzki izpien argitasunak animatuta, eta negutegiak eskaintzen digun aukeraz baliaturik, baratzari ahalik eta etekinik handiena atera nahian, 4 tomate landare landatu genituen lehengo astean Lehen Hezkuntzako 1.2. eta 3. mailakoekin. Ikusi argazkiak HEMEN Hurrengo egunean, berriz, bi patata barietate ezberdin satu genituen lurrean, Lehen hezkuntzako 4.5. eta 6. mailakoekin, eta baratzari bistadizo orokar bat emateko ere aprobetxatu genuen, gerturatu ziren guztiekin. Pozik gaude gure baratzarekin! Ikusi argazkiak HEMEN LH 1.2. eta 3.mailakoekin landareak ugaltzeko modu ezberdinak daudela ikusi dugu, eta hosto batetik landare berriak sortu daitezketa ohartu gara, besteak beste. Begonia landarearen hostoa uretan eduki dugu aste batzuetan, eta bi landare berri sortu dizkigu. Haiek landatzen izan gara baratzan! Ikusi argazkiak HEMEN Landareen ugalketari lotuta, haziak nola sortzen diren ere hasi gara lantzen; polinizazioa zer den ikusi dugu eta erleek polinizazioan duten garrantzia ezagutu ere bai. Baratzan bertako jatorria duten tomate eta piper, porru eta arto haziak erein ditugu. Berotegi efektuak zer eragin duen hobeto ulertzeko esperimentu bat jarri dugu martxan. Lau letxu landatu ditugu, eta horietako bati plastikozko botila bat jarri diogu eta beste landare bati, berriz, bi plastikozko botila. Beraien hazte prozesua aztertzea izango da gure helburua, eta euren arteko konparaketak astez aste egitea. Aldez aurretik egindako hipotesiak kontuan hartuz, ondorioak ateratzea da gure azken helburua. Ikusi martxan jarri dugun esperimentuaren argazkiak HEMEN Aurtengo negua eguzkitsua eta beroa izan dela esan genezake aurreko urtekoekin konparatuz eta honek baratzean ekoizpen polita izatea ahalbidetu digu. LH 123. mailakoak gogotsu aritu dira lanean, eta azoka prestatzen ere ilusioz beterik ikusi ditugu. Atzo azoka egin genuen, eta guraso ugari bertaratu zineten. Eskerrik asko benetan! Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN Azokarako barazkiak bildu ostean, baratzean berriro lekua geratu zitzaigun landaketak egiteko, eta hala, oporretara joan aurretik baratza landare berriekin prest utzi genuen. Letxuak, lekak, piperrak eta tomateak landatu genituen. Ikusi argazkiak HEMEN OPor ostean, eta egurañldia lagun, berriro baratzar irten gara, oporretan hazi diren "belar txarrak" kentzera, ureztatze lanak egitera eta landare gehiago landatzera. Izugarrizko lana egin dugu! Ikusi argazkiak HEMEN Astindu ederra eman genian baratzari! Aste honetan, gure eskolako txikienekin izan gara baratzean, eta lan bikaina egin dugu hauekin ere. Ureztatze lanetan aritu gara, eta LH 1., 2., eta 3. mailakoek landatutako landare asko eta asko janda zeudenez, bare eta xomorroei tranpa naturalak jartzen aritu gara. Ikusi argazkiak HEMEN Eskolako baratzan baditugu Cristina Eneatik apropos ekarritako tomate, piper, porru eta arto haziak ereinda, eta lasiter baratzean landatuko ditugu. Tomate landareak gaitzak jo ditu, eta ez dugu horien uztarik jasotzeko aukerarik izango, baina irrikitan gaude bertako piper, porru eta artoak hazten eta ekoizten ikusteko. Ikusi egun gure baratzak duen itxura nolakoa den HEMEN Aspalditik genuen Haur Hezkuntzakook gure baratzarako txorimaloa egiteko gogo eta ilusioa, eta azkenean, lortu dugu! Eskerrak eman behar dizkiogu gure herriko aguzila den Javiri bere laguntzagatik! Ikusi zeinen polita geratu den! Argazki gehiago ikusteko klikatu HEMEN LH 4., 5., eta 6. mailakoek baratzako produktuekin azoka egiteko nahia aspaldi azaldu zuten. Aste Santu aurretik landatutako landareak dagoeneko hazi zaizkigunez, eta ikasturte amaierara iritsi garenez, barazkiak bildu, garbitu, azoka antolatu eta salmenta egin dugu. Ikusi HEMEN argazkiak. |
2018-2019 IKASTURTEA >