EUSKARA


Ikasturte honetan "Camino a la escuela" lantzen hasi gara.
Bide horietatik gauza asko ikasi eta ikasiko ditugu.Haur batzuk eskolara joateko dituzten zailtasunak aztertzen hasi gara.




Leku ezberdinak aztertu ditugu eta hauetako baitzuei buruz lan bat aurkeztuko diegu gure gelakideei.

Hauetaz gain, gure aiton-amonek eta bestelako famili eta lagunek, haien eskola garaietan izan zituzten zailtasunak aztertzen hasi gara. 

Lanean ari garen bitartean perpaus mota ezbedinak ,  sinonimoak, antonimoak, adjetiboak ... landu ditugu. Lana aurrera eramaten duten bitartean ikasitakoa txertatzen saiatze direlarik.

Lana egiten ari ginela, berriak eta deskribapenak ere egin ditugu. Egunerokotasuenan suertatu zaizkigun testu motak baitira.

Hauek ekoizterako garaian, testuen ezaugarriak, atalak  eta hiztegia ere aztertu ditugu.

Ikasleak lan handia egiten ari dira eta buru belarri dabiltza lan mamitsu bat egin nahian.



 Hemen ditzue ikasleak lanean.

Ahozkotasuna ere landu dugu eta ikasleek gai bat prestatu behar izan dute gero bere gelakideei aurkeztu ahal ziateko.



Hemen dituzue ikasleak ahozkotasuna prestatzeko momentuan.







Comments