MUSIKA


3,4, eta 5 urtekook, eskolako bidean dauden kolore eta formak landu ditugu 
Zapiak airera musikaz lagundurik. 
Hona hemen argazkiak eta bideoak.
Bildutako informazio guztiarekin abestia sortzen hasi gara. Horretarako 2 urtekoen ezinbesteko laguntza ere izan dugu!

Munduko loreak abestia landu dugu "Camino a la escuela" dokumentalaren arira.
Musika tresnak sortu ditugu, beste herrialde batzuetakoak diren marakak ezagutu eta sortu egin ditugu. Hona hemen gure marakak!

Saio gehienetan erlajazioa landu dugu, sentitu eta bizi izan dituzten emozioei bide eman eta lasaitzeko. Horietako bat besarkadak abestiarekin eginikoa izan da.

Comments