LEHENENGO ASTEA Gure lehenengo bizkotxoa egin dugu! hori bai! egin eta gero briletera jolastu dugu... eta arratsaldea bukatzeko ederki pasa dugu gure bizkotxoa jaten!! mmmmhhhhh ze goxoa egon den! 2. ASTEA Tailerreko bigarren aste honetan briletera jarraitu dugu jolasten eta ondoren, "frapuchinoa" egin dugu, baina kafea erabili ordez, txokolatezko izozkia erabili dugu.Argazkiak ikusteko klikatu hemen. 3. ASTEA "Doraemon katu kosmikoari" gustatzen zaiozkion "doraiyakiak" egin ditugu, biana hauek jan baino lehen "zapitxo" jolasean aritu gara. argazkiak ikusteko klikatu hemen. 4. ASTEA Aste honetan trufak egin ditugu, ala ere, oraindik zalantzan gaude ea trufak edo alfondigak diren... begiratu argazkiak eta ea zuek ze uste dezuen... baina beti bezala, egindakoa jan aurretik kirola egin genuen; aste honetan, patiñetan eta patinetean ibili gara. klikatu hemen. 5. ASTEA Oraingo honetan limoizko mousa egin genuen eta ondoren eskutaketan jolasten aritu ginen. Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN. 6. ASTEA Tailerra gaur amaitzen da, ze ondo ibili gara! eta amaiera emateko "3 txokolatezko tarta" egin dugu. Tarta hozkailuan gogortzen den bitartean, tailer guztietako ikasleak patiora atera gara tailer aldaketa egiteko eta horretarako jolas desberdinak egin ditugu. Orain baratzara joango gara eta sormena tailerrean daudenei tokia utziko diegu hemen. Espero dugu, haiek gu bezala gozatzea... ederki ibili gara!! Mila esker Esther eta Eli!! ARGAZKIAK IKUSI HEMEN! |
2015-2016 IKASTURTEA > 4-TAILERRAK >